miércoles, 20 de enero de 2010

ALASKA

Ernestok aipatu digu, orain dela bost eta sei urte Alaskan izan zela oporretako bidaian. Gaur berak pasatako esperientzia eta pasadizoak kontatu dizkigu.
Bi uda egon da Alaskan segidan hilabete lagunekin joan zen. Alaska iberiar penintsula baino zortzi edo bederatzi aldiz handiagoa omen da. Ez da horren jendetsua, 600.000 biztanle bizi omen dira, Alaskan biztanleriaren erdia hiriburuan bizi omen da Ancorachen.
Alaskara abentura bila joan behar den herrialdea da antza. Oso normala da animali basapiztiak ikustea, hartzak,itsastxakurrak eta baleak esate baterako. Janari tipikoa izokina zela gaineratu zuen, ohitura handia omen dute haragia gordinik jatea. Arrantzan eta ehizan zaletasun handia dute.
Gutxi gora behera hogei ordu pasa zituzten hegazkinean hara iristeko. Hegazkintxoak gehien dauden herrialdea da,beraiek egindako ekintzak hauek dira elurretako motorrean ibili eta mendian zehar ibili eta abar...
Hango jendeak arazo handiak ditu alkoholarekin. Bizi modu garestia dela adierazi digu. Baina erregaiak oso merke daude, Ernestok errekomendatuko lioke galtzea nahi balitz edozeini, Alaskara joatea baso ikaragarriak baitaude galtzeko modukoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario